2022, Espainia, 30min

Zuzendaria: Andrew Opila

Darwin mendikatera bidaia. Hego Amerikako muturrean dagoen ia esploratu gabeko mendikatea da Darwin, urrunekoa eta basatia. 2022ko martxoan eta apirilean, zazpi lagunek nabigatu, eskalatu eta esploratu zuten beste inork zapaldu gabeko lurralde hori. Helburua: bertako glaziarrak klima-aldaketari nola erantzuten ari diren ikertzea, eta Roncagli eta Cerro Sara mendien lehen igoera egitea.