2021, Erresuma Batua, 44min

Zuzendaria: Matt Pycroft

Roraima mendiaren iparraldeko tontor handiak Amazoniako oihanaren sakonetik gora egiten du, itsasontzi erraldoi baten branka balitz bezala. Hodeiez inguraturik, euri-jasek bustirik eta buztinezko oihan bertikal eta labar zorabiagarriek zaindurik, bertako elezaharrak dio arima garbikoek bakarrik ikusiko dutela Roraima mendiaren gailurra. Leo Houldingek eta bere taldeak erronka onartu eta aurre egingo diote.