2022, Txekiar Errepublika, 78min

Zuzendaria: Jan Simanek & Petr Zaruba

Adam Ondra gaur egungo eskalatzaile onenetako bat da, tipo bertutetsua guztiz, munduko haitz eta hormarik zailenak eskalatu dituena. Kiroletako ikono ospetsu bihurtu da, nahiz eta pertsona lotsatia izan, eta eskalatzeko desioa irabazteko obligazio bihurtu da harentzat. Eguneroko entrenamenduan lagun duen bakardadearekin eta haitzetan eskalatzen duenean inguratzen duen naturarekin kontrastean, Adamek munduko kirol ekitaldirik handienari egin behar dio aurre: Olinpiar Jokoei. Mundu pertsonal eta profesionalean kide dituen pertsona asko izango ditu Adamek bidelagun.