2022, Frantzia, 25min
Zuzendaria: Jeremie Chenal
Chamlang mendia 7.200 metrora goratzen da, eta haren ipar aurpegia, ia 2.000 metroko altuerakoa, eskalatu gabeko azken horma handietako bat da Himalaian. Mendia aurreko igoera batean ezagutu ondoren, Benjamin Védrinesek Charles Duboulozekin elkartzea erabakitzen du. Dubouloz mendizale oso indartsua da, baina hasiberria garaiera handietan. Elur haizeteak, esekitako bibakak, luze misto eta bertikalak izotzean... Himalaian XXI. mendean egin den jarduera onentsuena.