2020, Slovakia, 60min
Zuzendaria: Rastislav Hatiar
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Bi lagun mendiko eskiko irteera batean murgilduko dira, eguraldi zoragarriarekin. Baina, bat-batean, elur-jausi batek dena aurretik eramango du. Roman —mendiko erreskateetan espezialista—, hil egingo da eroriko luze baten ondoren; Rasto —zinemagilea—, berriz, mirariz bizirik aterako da, eta bere kamerak, gainera, ez du matxurarik jasan. Nahi gabeko autoerretratu hau Rastoren katarsi psikologiko konplexuaren emaitza da.