2020, Espainia, 81min
Zuzendaria: Lexeia Larrañaga de Val
Kantauriko ur hotzetatik Pirinioetako gailur basatietara bidaia zoragarria, Euskadiko eta Nafarroako naturaren parte diren leku eta izaki harrigarrienak ezagutzeko. Europako biodibertsitatearen portzentaje handi bat biltzen da euskal lurraldeetan. Telesail formako ikus-entzunezko proiektu hau 2019ko Mendi Film-en aurkeztu zen lehendabizi, eta orain, Euskal Telebistan eman ondoren, dokumental honekin burutu da.