2021, Frantzia, 31min

Zuzendaria: Jocelyn Chavy

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Julia Chanourdie frantziarra 9b eskalada mailara iritsi den emakume bakarrenetakoa da, eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu du 24 urterekin. Nerabezarotik murgildu zuen eskaladan aitak, eta bera du entrenatzaile, bere eskutik iritsi da gorenera. Debozioz betetako aitaren eta alaba prestuaren arteko harremanak oinarri sendo bat du: eskaladarekiko pasioa.