2021, Espainia, 25min

Zuzendaria: Mikel Sarasola

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Islandia, suaren eta izotzaren lurraldea, munduan ur-jauzi gehien dituen lekuetako bat da; muturreko kayaka egiteko erreferentziazko lekuetako bat beraz. Hala ere, ez da kayak-zale asko biltzen han, zailtasun handiko ibaiak baitira, bertaratzeko zailak, eta Islandiako klima gogorra da, beraz oraindik esploratzeke dauden eremu asko daude. Hiru lagunek elkar hartu eta ibaien esplorazioari ekingo diote inork sekula jaitsi gabeko ur-jauzien bila. Zer aurki dezakezun ez jakiteak beti ezustekoak ekartzen ditu, ez beti norberak espero dituenak.