2021, Espainia, 14min

Zuzendaria: Jon Goikoetxea Lopez de Alda & Iker Larrañaga Peral

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Itziar Zabala Dimako eskalatzaile profesionalaren jaioterria eta kirol ibilbidea Bizkaiko paisaietan erroturik dago, beti ere, Baltzola babesgune izanda. Haren altzoan, Baltzolako erraietan, hasi eta segida duen istorioa da Itziar Zabalarena, pasioaren bihotz-minak gidari dituela, batzuetan gozo, besteetan garratz, baina beti aberats. Bihotz Gorosperen ahots eta kanten doinura egiten du amets eta kulunka, Itziarren arimak.