2021, EEBB, 105min

Zuzendaria: Tasha Van Zandt

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Bi poloetan barrena Will Steger estatubatuar esploratzaile mitikoarekin eginiko bidaia. Eskualde polarretako aldaketa handienen lekuko zuzena da bera. Antartika aldenik alde gurutzatu zuen nazioarteko espedizio historikoan parte hartu zuenetik hogeita hamar urte igaro direnean, Steger izotzera itzuli da berriro, Artikora oraingoan. Poloetan hainbat zeharkaldi historiko osatzen lehena izateagatik da ezaguna, baina egungo egoera ikusirik, horrelakorik egiten azkena ere izan liteke.