2009, Espainia, 32 min
Zuzendaria: Pablo Iraburu
Iñaki Ochoa de Olzaren testamentu bizia. Ez du haren heriotzaz hitz egiten, haren bizitzaz baizik, artxiboko materiala erabiliz: aitak grabatutako bere hitzaldien zintak, lagunen argazkiak, irudi zaharrak, familian grabatutako 8 mm-ko pelikulak. Material horretatik berreskuratutako Iñakiren ahotsak Nafarroa, familia eta mendiarekin zuen harremanaz hitz egingo du. Eta mendiarekin zuen harremanetik, esfortzuaz, naturaz, adiskidetasunaz, zoriontasunaz eta heriotzaz arituko da.