2019, Erresuma Batua, 9 min
Zuzendaria: Paul Diffley
Estrenaldia Espainia
Paige Henryk trauma osteko estresaren nahasmendua eta depresioa ditu. Naturarekin harremanetan jartzeak arintzen dizkio zama ilunak. Atsegin ditu mendi eta basoetan ibiltzea, zuhaitzetara igotzea, haitzean eskalatzea, mendiko aintziretan igeri egitea... Naturarekin harreman zuzen hori alaitasun-iturria da berarentzat.