2018, UK, 13min

Zuzendaria: Alastair Lee

Espainian Estrenaldia

 

Bide berriak bilatzea eta irekitzea aspaldiko kontua dirudien garaiotan, Anna Taylor kontrakoa erakusten saiatzen da, ez dagoela dena galduta. Hogeita gutxi urteko eskalatzaile bikain hau, joera guztiei itzuri eginez, kirol eskaladako lerro harrigarriak zabaltzen ari da, baita norberaren burua babestea eskatzen duten bide ausartak ere. Annak aurrez inork eskalatu gabeko lerro ikusgarri bat aurkituko du, bere orain arteko ibilbidean zailtasun eta ausardia aldetik koxka bat gorago dagoen bide bat. Lerro horren lehen igoera egiten saiatuko da Anna, baina asmoak okertu egingo dira eskalatzaile komunitatean bide berri horren berri zabaltzen hasten denean.