2017, Alemania, 30min
Zuzendaria: Christian Schmidt
Euskal Herrian Estrenaldia
Simone Moro eta Tamara Lunger alpinistek bikote bitxia osatzen dute. Simonek, neguko igoeretan 30 urteko eskarmentua bizkarrean duela, nahiago du biderik zailena hartu. Tamarak, berriz, 30 urte baino ez ditu, eta mendiko eskian ibilbide arrakastatsua osatu du. Biek ala biek proiektu zail bati ekingo diote, eta 8.000 metroko altueran, hasiera bateko rolak aldatzera behartuko ditu mendiak.