Mendiko gidariei buruzko Panel Talk-aren protagonista

Simón Elías 1975eko urriaren 9an jaio zen Errioxan.  Mendien artean hazi zen bere gurasoak Orioko Lomos ermitako santeroak zirelako. 1995etik aritu izan da mendian profesionalki, urte horretan irabazi baitzuen Urrezko pioleta Gahrwal Himalaian egindako Ipar Meruko 2.000 metroko paretaren igoeragatik. Ondo ezagutzen ditu ere Yosemite eta Patagonia. Gaur egun mendi-gidari independente bezala egiten du lan, bereziki Pirinioetan eta Alpeetan. Horrez gain, Benasqueko Mendi Eskolan goi-mendiko kirol teknikarien irakaslea da, eta 2005etik alpinista gazteen talde nazionala zuzentzen du  Espainiako Federazioan. Simón Elías mendi-gidei buruzko Panel Talk-ean parte hartzera dator Bilbao Mendi Film Festival-era.

Panel Talk-a abenduaren 15ean egingo da 19:30etan.