'Mendiklik' mendi-argazkilaritzako ikastaroaren zuzendaria 

Naturako argazkilari entzutetsuenetako bat da Santi Yaniz. Kazetaritzan lizentziatua bada ere, argazkilari gisa burututako lanak kazetari gisa egindakoekin uztartu ditu. “Freelance” profesionala eta autodidakta, hainbat argitalpen jantzi ditu irudiz: gaikako bilduma ugari, prentsa orokorreko lanak (Deia egunkariko “On” aldizkaria, esaterako), mendiko aldizkari espezializatuetako erreportajeak... EiTBren “Euskal Herria lau haizeetara” saioan parte hartu zuen; eta Euskal Herriko eta Pirinioetako ibilbide ugari jasotzen dituzten hainbat mendi-liburu eta -gida idatzi ditu.