BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinemagintzarik onenaren plaza abenduaren 6tik 15era egingo den 12. edizioan
Gaur Bilboko Sala BBK-n egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute, euren arteko lankidetza hitzarmenen bidetik aro berrian sartu den 12. edizioa:
- Eduardo Martínez (Mendifilm Presidentea)
- Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua)
- Javier Garcinuño (Bilbao Ekintza Zuzendaria)
- Aitziber Atorrasagasti (Kultura Sustatzeko Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan)
- Gorka Martínez (BBK Zuzendari Nagusia)
- Jabier Baraiazarra (Mendifilm Zuzendaria)
60 pelikula BBKMF 12. edizioan
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko egitarau osoa hemen da. Abenduaren 6tik 15era, 10 egunez, ospatuko da, Bilbon.
60 pelikula aurkeztuko dira aurten, Sala BBK-n, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan, eta Euskalduna Jauregian.
Christian Pondella eta CVCEPHOTO, ikusgai Bilbon
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko lehen erakusketak ikusgai daude Metro Bilbao eta Euskal Trenbide Sarea-ETS geltokietan.
Christian Pondella argazkilariaren Izotz Azpian erakusketa, eta CVCEPHOTO mendiko jardueren argazki lehiaketaren 2019ko edizioko 20 argazki onenak. dira ikusgai daudenak.
Egileek bisita gidatuak eskainiko dituzte abenduaren 7an, larunbata.
Gehiago irakurri: Christian Pondella eta CVCEPHOTO, ikusgai Bilbon