Hillaryren azken espedizio handiaren pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sari Nagusia
"Hillary - Ocean to Sky" filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Sir Edmund Hillaryren azken espedizio handia izan zena dakar gogora Michael Dillon zuzendari australiarraren lanak, 1977an Ganges ibai sakratuan gora motordun txalupetan eginiko espedizioa, Himalaiako Akash Parbat mendi tontorrean burutu zena.
Mendi Film zinema eta mendiaren bilgune Bilbon eta sareen bidez mundu osoan
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldia ikusleen bultzadarekin energia beterik abiatu da. Sarrerak agortu egin dira hiru egunez, bai Euskalduna Jauregian eta baita Sala BBK-n eskaini diren emanaldi eta ekitaldietan, eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan ere aparta izan da Mendi zaleen emana. 2000 ikusle Bilbon, aurrez aurre, eta pandemiaren mugak muga, neurriak neurri, ostiraletik igandera egindako saioetan.
Gehiago irakurri: Mendi Film zinema eta mendiaren bilgune Bilbon eta sareen bidez mundu osoan
Baltistan Fundazioak esker onez jaso du 20 urteko langintzaren WOP Saria
Baltistan Fundazioak jaso du 2020ko WOP-The Walk On Project Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko jaialdian. Nazioarteko kooperazioan 20 urteko jarduna saritu da, bereziki Karakorumen oinarritu izan duten lana. Pedro Ibarra presidenteak eta Alberto Iñurrategi Fundazioaren sortzaile eta enbaxadoreak ordezkatu dute Euskaldunan milaka lagunen langintza, eta fundazioaren lelo nagusia: "Mendizaletasunean elkartasuna bide".