Sir Chris Bonington: omenaldia eta hitzaldia
Abenduak 17 larunbataSala BBK, 19.30eanSir Chris Boningtoni WOP Fundazio Saria Hitzaldia eta proiekzioa: My Life and TimesAlpinismoren balioak goratu eta aitortzen dituen WOP Saria hirugarrenez jarraian emango da Bilbao Mendi Film Festivalean. Sir Chris Bonington da aurtengo omendua, XX. Mendeko alpinismoaren ikur nagusietako bat, 82 urterekin jardunean jarraitzen duena. Mundu osoko mendiak esploratu eta igo ditu alpinista britainiarrak, eta historikoak diren hainbat igoera ditu beregain. Saria jasotzeaz batera, Boningtonek BBK Salan hitzaldia eskainiko du, abenduaren 17an, larunbata, 19:30ean, eta haren ibilbidea agertzen duen My Life and Times ikusentzunekoa ere proiektatuko da.
The Walk On Project Fundazioa Sariak adorea, norbere mugak gainditzeko grina, talde lana eta konpromisoa bezalako balioen erakusle izanagatik, alpinisten ibilbideak goraipatzea du xede. 2015ean Josep Manuel Angladak jaso zuen sari ohoragarria da, eta aurten alpinismoaren munduko ‘handietako’ bati eskainiko zaiona: Sir Chris Bonington-i, “haren bizitza eta mendi ibilbidearekin erakutsitako baloreak saria jasotzeko arrazoi direlako”.
Urteotan WOP atsedenik gabeko arrastoa zabaltzen ari da, urratsez urrats, gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan egiten duen lana azaleratzeko xedez. Mendian bezala, “helburua lortzeko norbere onena emanaz”, dio Mikel Renteriak, WOP-eko sortzaileak. WOP kirol munduan lanean ari da WOPEAK marka bidez (Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzaren mendi proiektuetan), eta Vendée Globe lehiaketan, Didac Costarekin parte hartuz.