Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Dizdiraz eta izen handiz betetako lehen Mendifilm egunak

Une eta printza magiko asko izan dituzte BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko lehen egunek.

Cholitas mendizale boliviarrek, parekidetasuna eta mendizaletasuna lau haizeetara aldarrikatu dituzte, euren pelikularen mundu mailako estreinaldiarekin, eta baita hurrengo erronketara begirako asmoak aurreratu ere: goi mendietan jarraitu nahi dute, ahal dela Ameriketatik ateraz, eta horretarako finantzaketan bidelagun izango dutenik agertzen bada, ezin hobeto. Sala BBK gainezka izan zen igande arratsaldeko estreinaldian, bai jendez eta baita emozioz ere.

Krzysztof Wielickik agenda 'aktiboa' izan du oso: ostiralean 2018ko neguko K2ko espedizioa bere osotasunean erakusten duen Ostatnia Góra pelikularekin 1300 ikusleren txalo zaparrada jaso zuten har eta Darek Zaluszki zuzendariak. Larunbatean Mi elección liburua aurkeztu zuen, edizio-labetik atera berria, eta orduan Cecylia Kukuczka izan zuen kideko, Jerzy senarra zuenaren Shisha Pangma'87ko espedizoko argazki erakusketarekin. Izan ere, Jerzy 'Jurek' Kukuczka hil zeneko 30. urteurrena bete da aurten, eta igandean eskaini zitzaion omenaldia Sala BBK-n eginiko Mendi Talk-ean: alargunak, Wielicki lagun eta sokakideak, eta Pawel Wysoczanski Jurek pelikula sarituaren zuzendariak, solasaldia elkarbanatu zuten publikoarekin.

Eric Becker zuzendari entzutetsuak, bi mugarri ezarri ditu: Return to Mount Kennedy-ren azken pantailaratzea, eta My Friends Were Mountaineers (Dee Molenarren 100. urtebetze omenaldia) pelikularen mundu mailako estreinaldia

Harria Herria eta Manaslu pelikulen larunbat gaueko saioa ere lepo bete zen. Lehenak tiradizo handia izan zuen gertukoengan, eta nazioarteko ikusleak harritu egin zituen. Bigarrena, aurrez ospe onarekin zetorren, eta ikusleak gogobeteta utzi zituen. 

Pirinioetatik Madrilgo naturgune nagusietara ere bidaiatu dute ikusleek, Carlos Martín Usónen (Reset) eta Daniel Castilloren (Actúa) eskutik. 

Argazki erakusketek beren bisita gidatu interesgarri bezain dibertigarriak izan dituzte Metroan eta ETS geltokietan: Krystle Wright, Christian Pondella, Jose Allende. Tontxu Gonzalez... beren lanei buruzko argibideak ematen edukitzea luxu bat da. Eta Ensanchen, berriz, Ricardo Montororen Viento del Norte erakusketa sekulako arrakasta izaten ari da, igandan bertan, bisita gidatu jendetsuan argi ikusi zen bezala.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy