Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hondarribiko Itsas Etxetik mendira programazio biziarekin

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra bigarrenez egingo da Hondarribian, apirilak 6 eta 7an, osteguna eta ostirala.  

 

Gaur, Hondarribiko Kirol Zinegotzia Juan Luis Silanes, eta BMFFko Zuzendaria Jabier Baraiazarra, izan dira aurkezpena egin dutenak. Silanesek hondarribitarren eta Bidasoaldeko ikusleen harreta deitu du, "kalitate handiko, eta oso ikusgarriak diren filmak" ikustera bertaratzeko, gogoratuz iazko lehen edizioan "asko gozatu" zuela. Hein handi batean, gainera, gazte jendeari dei egin dio bereziki, gaitegia, mendiko zinemagintza, "oso erakargarri" egingo zaielako. Baraiazarrak berretsi du hori bera: "oso programazio ona da, bizia eta erakargarria bai gazte jendearentzat, eta baita mendizale direnentzat eta mendi zinemagintza gustoko dutenentzat eta oro bat zinezaleentzat".

Hondarribian sei lan eskainiko dira guztira, BMFF 2016ko palmaresean ageri diren bost, tartean Freedom Underload saritu nagusia, eta Tom, Bilboko azken edizioan asko gustatu zen lana.

Hondarribiko Udalak, iazko arrakastaren ostean, bigarrenez babestuko du Bilbao Mendi Film Festivalak antolatu eta Zineuskadik lagundutako ekitaldia.  Itsas Etxea auditorioan eskainiko dira saioak 20.00etatik aurrera, eta sarrerak 3 eurotan salgai daude Arma Plazan edota Kutxabank sarrera salmenta atarian: OSTEGUNA 6 eta OSTIRALA 7. Saio egunetan leihatilan bertan salduko dira emanaldia hasi baino 2 ordu lehenagotik.

Apirilak 6 osteguna

E.B.C. 5300m
BMFF 2016 Film Labur Onena

2015, Suitza, 15 min
Zuzendaria: Léonard Kohli
Ekoizpena: Léonard Kohli
Everesteko oinarriko kanpalekua urtero bi hilabetean muntatu eta desmuntatzen da. Gidariak, sukaldariak, gonbidatuak… batuz, 1000 bat lagun bildu daitezke bertan. Oinarriko kanpalekuko bizitza erakusten du film honek, eta turismo mota hori kontrolatzeko premiaz hausnarketa eragin nahi du.


Dodo's Delight
BMFF 2016 Kirola eta Abentura Film Onena

2016, AEB, 28 min
Zuzendariak: Sean Villanueva-O'Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer
Ekoizpena: Reel Rock
VO: en SUB: es/eu
Sean Villanueva, Nico Favresse, Olivier Favresse eta Ben Ditto sekula egin duten espediziorik handienean murgilduko dira Groenlandiako eta Baffin irlako hormen bila. Dodo's Delight belaontzia dute garraiobide eta bizileku. Itsas astinduak, jausten diren haitzak eta izozteko moduko tenperaturekin, abenturazale banda xelebre honek eskalada bide berriak zabalduko ditu, haien bizitzako unerik onenak biziz aldi berean.


Tom

2015, Espainia, 67 min
Zuzendariak: Angel Esteban eta Elena Goatelli
Ekoizpena: KOTTOM films
VO: en/it SUB: es/en
Tomek 6 urte baino ez zituen haren ama, Alison Hargreaves eskalatzaile britainiar ezaguna, K2an hil zenean. Hala ere bizitza osoa eskaini dio mendizaletasunari. Haren azken helburua Alpeetako sei ipar hormak eskalatzea da, oraindaino inork burutu gabeko erronka.

Apirilak 7 ostirala

Link Sar West

BMFF 2016 Alpinismoko Film Onena
2016, Erresuma Batua, 32 min
Zuzendaria: Jonathan Griffith
VO: en SUB: es/eu
Link Sar West (6938m, Charakusa bailara, Pakistan) obsesio bihurtu zen Jonathan Griffith argazkilari britainiarrarentzat. 2015ean, eta aurreko urteetan hiru eginahal hutsalen ostean, lortu zuen gailurrera iristea mendebaldeko isuritik Andy Houseman herkidea soka-kide zuela. Griffithek eta Housemanek igoera haren istorio gogorra muturreko baldintzetan grabatutako irudi ikusgarrietan islatu zuten.


Boys in the Bugs

BMFF 2016 Eskaladako Film Onena
2016, AEB, 18 min
Zuzendariak: Zachary Barr, Peter Motimer eta Nick Rosen
Ekoizpena: Zachary Barr, REEL ROCK
VO: en SUB: es/eu

Matt Segal eta Will Stanhope hamarkada batez ari dira munduko arrakala zailenak eskalatzen. Orain Bugaboo mendietara joko dute mailaz kanpoko arrakala bat eskalatzeko; estua oso, hatz puntak baino ez dira sartzen haietan. Haien bizitzak aldatuko dituen urteetako bilaketa epikoaren abiapuntua da.


Freedom Under Load
BMFF 2016 Sari Nagusia

2016, Eslovakia, 58 min
Zuzendaria: Pavol Barabas
Ekoizpena: K2 Studio
VO: slk SUB: es/en
Tatras mendietako zamaketarien azken belaunaldiari buruzko lana. Zergatik hautatu zuten bizimodu hori, eta zergatik jarraitzen dute Europako azken Mohikanoak izaten. Eta bide batez, baliteke gutako bakoitzak soinean daramagun zamaz zerbait deskubritzea.

zik.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy