Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Sir Chris Bonington-entzat WOP 2016 Saria

Sir Chris Bonington

Sir Chris Boningtonek jasoko du The walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria mendizaletasunaren balioen defentsa nabarmenduz.

 

The Walk On Project Fundazioak (WOP) berriki jaso du Fundación Vizcaína Aguirrere-ren saria Bizkaiko Bizi Kalitatea Hobetzen eginiko lanagatik. Bada orain, WOP bera da bere saria ematear dagoena. Mendi Film Festivalean gertatuko da hori, WOP-ek jada hirugarrenez parte hartuz bertan.

Sir Chris Bonington alpinista britainiarra izango da Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioko omendua.  Walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria jasoko du, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen duena, eta bidenabar haren ibilbideari eta haren bidez sustatu dituen balioei aitortza egingo zaie. Mendi Film Festivaleko ekitaldi berezi batean emango zaio saria, abenduaren 17 larunbatez, Sala BBK-n, 19:30etan hasita. Horrez batera My Life and Times ikusentzunezkoa proiektatuko da, bere ibilbidearen errepasoa egiten duen lana, eta bertaratutakoei hitzaldia ere eskainiko die Boningtonek. Abonamenduak eta sarrerak jada salgai daude.

WOPek lan eta lan dihardu atsedenik hartu gabe, urratsez urrats, gaixotasun neurodegeneratiboen aurka egiten duen lana agertarazten. “Iristeko oso zaila den gailur batetarako bidearen pare da gaixotasun hauentzako sendabidea aurkitzea, baina mendizaletasunean bezala, daukagun ahalmen guztia indarrean jarriko dugu lortu ahal izateko. Mendiarekin lotura handia dute gidatzen gaituzten balioek: hobetzeko gaitasuna, talde lana, langak apurtzea, bide berriak sortzea”, dio WOPeko sortzaile den Mikel Renteriak.

Kirolari lotutako giza balio horietan oinarritzen da The Walk On Project Fundazioaren Saria. Eredu gisan, WOPeak proiektuarekin mendiari estuki lotuta dago WOP, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin elkarlanean. Horrez gain, WOP Vendée Globe-n present dago, ozeanoetako nabigazio erronkarik handienean, Didac Costa-ren taldean.

 

Bonington: mendizaletasunaren ikur bat

Sir Chris Bonington, XX. mendeko alpinista onenetarikoa, artean, eta 82 urterekin, aktibo dabilena mendian eta eskalatzen. Mundu osoko mendiak esploratzen eta eskalatzen ibilitakoa da: Mont Blanc (Freneyko erdiko orratzaren lehen igoera 61ean), Eiger (ipar horma 62an), Patagonia (Paine Dorre zentraleko lehena 63an), edota Himalaya (19 espedizio, tartean lautan Everest) izan dira bere balentrien lekuko. 1976an izendatu zuten Britainiar Inperioko Ordenako kide, eta beste hainbat sariren artean mendizaletasun ibilbideari zor zaion Urrezko Pioleta, Walter Bonatti Saria, jaso zuen iaz.

 

WOP Fundazioaren Sariak Bilbao Mendi Film Festivalean dituen aurrekariak

2015: Josep Manuel Anglada. Sariaren bideoa hemen

2014: Drawn de Jeremy Collins. Bideoa hemen

 

Zer da WOP?

The Walk On Project-ek (WOP) hainbat ekintza artistiko, sozial, eta kirol nahiz kultur mailakoak sustatzen ditu bere helburu nagusietara heltzeko: ikerketa proiektuak finantzatu gaixotasun neurodegeneratiboentzat terapiak bilatu ahal izateko; gaixotasun neurodegeneratiboen errealitatearen berri eman eta ikerketaren eta zientziaren aldeko kontzientzia soziala indartu.

 

http://www.walkonproject.org

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy