Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 15. edizioa: abenduaren 9tik 18ra zinemazale eta mendizaleen nazioarteko erreferentzia

Bilbo, 2022ko azaroak 22. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan, abenduaren 9tik 18ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute:

  • Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua
    Joseba Iñaki López de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria
  • Gorka Martínez BBK Banku Fundazioko Zuzendari Nagusia
    Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea
  • Alberto Iñurrategi Ternua Group Mountain Team & Event Coordinator
  • Joselu Blanco ETB-ko Programazio zuzendaria
  • Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria
  • Eduardo Martínez BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia presidentea 

 

BILBON

Bilbon, publikoarekin beste behin zuzenean konektatuz, hiriko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Sala BBK, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia.

Guztira 31 zine saio programatu dira 15. ediziorako. Horrez batera, 4 hitzaldi/mahai inguru eskainiko dira, eta 3 erakusketa egingo dira.

Saioetako sarrerak, azaroak 22 asteartean, eskuragarri egongo dira www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna, Golem eta Sala BBK-ko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago.

FILMAK

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 59 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan.

  • 56 film Sail Ofizialean
  • 2 film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: “Everest – Sea to Summit” (mendi zinemagintzaren historian sarituena izan den pelikula) eta “Into the Ice” (Hego Amerikako Darwin mendikatera eginiko espedizio zientifiko-alpinistikoa)
  • Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2022 jasotako film laburra: “Lobos”, Marina García Andreu zuzendari asturiarrarena

 

Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:

  • Nazioarteko 16 estreinaldi
  • Europa mailako estreinaldi 1
  • Espainia mailako 26 estreinaldi
  • Euskadi mailako 7 estreinaldi

 

Bilbo Mendiko, Abenturako, Muturreko Kiroletako eta Naturako Zinemaren nazioarteko epizentroa izango da aurten ere, abenduaren 9tik 18ra bitartean.

  • 190 filma aurkeztu dira.
  • 14 herrialde daude ordezkatuta hautatuako filmetan.
  • Espainiako ekoizpenen igoera nabarmena eman da, iazko 10etik aurtengo 19ra pasatuz.
  • Besteak: Amerikar Estatu Batuak (12), Frantzia (7), Erresuma Batua (4), Alemania (3), Kanada (3), Argentina (2), Australia (2), Polonia (2), Austria (1), Herbehereak (1), Italia (1), Norvegia (1) eta Txekiar Errepublika (1).
  • Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 10 filma.
  • Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Sail Ofizialak 25.200 € banatuko ditu dirutan, 14 izendapenekin.

  

SARIAK eta GARAIKURRAK

25.200€ banatuko dira diru-saritan.

 

Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro

Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro

Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

EiTB Saria Euskarazko Film Onenari: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

Soinu Banda Onenaren Saria: "Txalaparta" garaikurra eta 1.200 euro

Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro

Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro

Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro

Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro

Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

Ikusleen saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

Gazte Saria Film Labur Onenari: “Eguzkilore” garaikurra eta 200 euro

 

 

Sarietako irabazleek Iñigo Aristegui eskultoreak landutako “Eguzkilore” garaikurra jasoko dute -Soinu Bandaren kasuan “Txalaparta”-, diru-sariaz batera.

 

EPAIMAHAIA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 15. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaia

  • Lisa Stolze austriarra, marketing aditua eta Red Bull Media House ekoiztetxeko kide izana.
  • Laura Zumiani italiarra, Trento Film Festival-eko programatzailea eta Italiako zinema jaialdien elkargoko zuzendaritzako kidea.
  • Iratxe Fresneda euskalduna, zinegilea, gidoilaria eta EHU-UPV-ko irakaslea ikus-entzunezko gaietan.
  • Josué Vergara valentziarra, musikari eta soinu banden konposatzailea da, besteren artean Seb Montaz zinegilearekin jarduten duena.
  • Albert Pascual kataluniarra, zinegilea eta argazki zuzendaria, besteren artean ‘La Cima’ filman, eta irakaslea ESCAC Kataluniako zinema eskolan.

 

PUNTAKO GONBIDATUAK

Filmak sinatzen, mendiko zinemako zuzendari entzutetsuak daude aurten. Eta horietako asko Bilbon izango dira gainera.

  • IAMF Sari Nagusia irabazitakoak: Sebastián Álvaro, Alastair Lee eta Michael Dillon.
  • Mendi Filmen aurreko edizioetan sarituak izandakoak: Jason Reid, Ignasi López eta Ana Vega, Aner Etxebarria, Alex Areizaga, Seb Montaz, eta aurrez aipatutako Michael Dillon eta Alastair Lee.
  • Atleta eta pertsonaia ezagunak: Will Sim abangoardiako alpinista britainiarra, Quinn Brett eskalatzaile estatubatuarra, Haizea Oses eskalatzaile arrasatearra, Sonia Casas alpinista bilbotarra, Gaizka Aseginolaza abenturazale bilbotarra, Pedro Nicolás geografo madrildarra, Yhabril Moro argazkilari bilbotarra, Javier Rojas eta Yosu Vazquez mendizale gasteiztarrak, Jatyr Berasaluze surfista bilbotarra, Matt Knight itsas-gizon britainiarra, Joyleen Tugume Ugandako gorila-zaina…

 

 SALA BBK, GOLEM ZINEMAK eta EUSKALDUNA JAUREGIA

 Filma hauek guztiak Sala BBK-n, Euskalduna Jauregian eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko dira. Pandemiak baldintzatutako aurreko bi urteen aldean batere aforo mugarik gabeko jaialdia izango da, zaleak aretoetan biltzeko aukera izango dute.

 

HITZALDIAK: MENDI TALK / PANEL TALK

Zine saioekin batera, mendiko kultura borobiltzen duten 4 hitzaldi/mahai inguru eskainiko dira.

 

CVCEPHOTO

Rafa Elorza - Sandi Bertoncelj – Yhabril Moro

Ab 10 / Sala BBK / 12:00

‘ANDRES ESPINOSA’

komikiaren aurkezpena

Ramon Olasagasti – César llaguno

Ab 10 / Sala BBK / 19:30

WOP MENDI FILM SARIA

Eduardo Martínez de Pisón 

Ab 11 / Sala BBK / 17:00

BBK KLIMA: MIGUEL DELIBES

‘Naturaren kontserbazioa eta aurrerapena’

Ab 15 / Sala BBK / 19:30

  

ERAKUSKETAK

Bilbo girotuko duten 3 erakusketa egingo dira.

CVCEPHOTO 2022

Mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituak

Az 15 – Ab 18

METRO BILBAO

Abando (Berastegi)

Moyua (Diputazioa)

Indautxu (Urquijo)

San Mames (Intermodala)

INTO THE ICE

Hego Amerikako Darwin mendilerrora eginiko espedizio zientifiko-alpinistiko euskaldunaren argazki erakusketa

Ab 1 – Urt 8

ITSASMUSEUM

CURAVACAS SUR:

LA MONTAÑA VERDE

José María Álvarez argazkilariarena

Az 26 – Urt 8

BBK KUNA

 

WOP MENDI FILM SARIA: Eduardo Martínez de Pisón

Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinista sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Mendi Film Sariarekin. Alpinismoaren balioen defentsaren saria da, eta 9. urtez jarraian emango da Mendi Filmen. Abenduaren 11ean, igandea, Sala BBK-n egingo da ekitaldia (17:00).

WOP Mendi Film: aurreko edizioetako sarituak

 

IAMF GRAND PRIZE: Michael Dillon

Aurten, Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzak erabaki du Michael Dilloni ematea Sari Nagusia, mendiko zinemaren esparruan egindako lanagatik. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko 2020ko Sari Nagusia irabazi zuen ‘Hillary – Ocean to Sky’ pelikularekin, eta aurtengo edizioan lehiaz kanpo proiektatuko da bere ‘Everest – Sea to Summit’ pelikula, mendiko zinemagintzaren historiako sarituena.

Abenduaren 16an, ostirala, Sala BBK-n egingo da ekitaldia (19:30).

Mendiko Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) aurtengo Sari Nagusia da, Bilbon emango dena. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia bertako kide da beste 27 festibal eta Torinoko Muzeo Nazionale della Montagna-rekin batera, eta Mendi Filmeko zuzendari Jabier Baraiazarra da presidentea.

MENDI FILM BIZKAIA – TERNUA BEKA

Mendiko zinemagintzan murgildu nahi duten zinegile gazteen (18-35) lana sustatzeko, 10.000 euro eta aholkularitza eskaintzen dituen beka sortu zuten duela bi urte Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternua outdoor enpresak.

Beka bigarren edizioan jaso zuen Marina García Andreu zuzendari asturiarrak ‘Lobos’ filma egin ahal izan du laguntza horrekin, eta estreinaldia abenduaren 14an, asteazkena, burutuko da, Golem zinemetan, 20:00etako saioan. Bertan iragarriko da bekaren 3. deialdia zein proiektuk irabazi duen (2023an estreinatzeko), eta 4. deialdia aurkeztuko da.

INKLUSIBOA: ZEINU HIZKUNTZA

Gonbidatuak dituzten saioetan zeinu hizkuntza interpretazio zerbitzua eskainiko da, Mendi Zale diren Pertsona Gorrentzat.

MENDI FILM FESTIVAL

2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago:

Urtea

Ikusleak

2012

4.772

2013

5.669

2014

7.371

2015

8.710

2016

9.117

2017

10.371

2018

12.008

2019

12.360

2020*

*Covid19 murrizketak

5.578

2021*

*Covid19 murrizketak

7.541

 

KOMIKIA: “ANDRES ESPINOSA. BAKARRIK ETA LIBRE”

Mendi Film Festival Elkartea eta Sua Edizioak argitaletxeak elkarrekin sortutako komiki bildumaren hirugarren alea aurkeztuko da aurten. “Everest, Herri oso bat gailurrean” eta “Iñurrategi Anaiak, mendiari bihotz emanak” komikien segidakoa, goi-mailako alpinista aitzindari baten ingurukoa da: Andres Espinosa zornotzarra (1903-1985). Gizon bat garaiari aurreratua. Heroi ezpalik gabeko erraldoia.

Aurrekoetan bezala, Ramon Olasagastiren gidoia eta testuak, César Llagunoren ilustrazioak, eta Felipe H. Navarroren koloreztatzea ditu “Andres Espinosa. Bakarrik eta libre” komikiak. Harribitxi bat, pertsonaia handi bati zor zaion aitortza.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy