Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

15. edizioko Epaimahaikideak

Aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizioko Epaimahaia ondoko 5 kidek osatuko dute: Lisa Stolze, Laura Zumiani, Iratxe Fresneda, Josué Vergara eta Albert Pascual.

  • Lisa Stolze austriarra, marketing aditua eta Red Bull Media House ekoiztetxeko kide izana.
  • Laura Zumiani italiarra, Trento Film Festival-eko programatzailea eta Italiako zinema jaialdien elkargoko zuzendaritzako kidea.
  • Iratxe Fresneda euskalduna, zinegilea, gidoilaria eta EHU-UPV-ko irakaslea ikus-entzunezko gaietan.
  • Josué Vergara valentziarra, musikari eta soinu banden konposatzailea da, besteren artean Seb Montaz zinegilearekin jarduten duena.
  • Albert Pascual kataluniarra, zinegilea eta argazki zuzendaria, besteren artean ‘La Cima’ filman, eta irakaslea ESCAC Kataluniako zinema eskolan.

 

Bostak arduratuko dira Sail Ofizialeko filmak aztertu eta baloratzeaz, eta 15. edizioko lehiaketako palmaresa hautatzeaz.

Izen-ematea indarrean

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaldian pelikulen hautagaitzak aurkezteko epea indarrean dago irailaren 15era arte. Horretarako tartea apirilean zabaldu zenetik, lan asko eta interesgarriak ari dira aurkezten, bai Mendi Filmek zuzenean eskaintzen duen bidetik, eta baita IAMF mendiko zinemaren aldeko nazioarteko elkargoaren plataformaren bidetik.

Behin izen-emate epea irailean amaitzen denean, pelikula hautatuen behin betiko zerrendaren berri urrian emango da, eta jada aurrera genezake lan polita izango dutela aipatu Epaimahaiko bost kideek. 2022ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia kalitate hobereneko pelikulak ikusi eta gozatzeko bilgunea izango da beste behin, abenduaren 9tik 18ra.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy