Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

PO IKASTAROAK 2015

Bilbao Mendi Film Festivalek bere tailerren eskaintza handituko du eskaladaren, mendi-lasterketen eta argazkilaritzaren inguruko ikastaroekin  

Bilbo, 2015eko urriaren 26an.  

Abenduaren 11tik 20ra egingo den 2015eko edizioan, Bilbao Mendi Film Festival-ek bere ikastaroen eskaintza handituko du.    

 

“Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroa”  2015eko abenduaren 12an eta 13an egingoda, Bilboko PIUGAZ eskalada zentroan (Olagorta, 25) eta Zabalgune Eraikinean (Zabalguneko Plaza, 11) plaza mugatuekin. 245 euroko prezioa izango du, baina urriaren 31a baino lehen izena ematen dutenentzat 195 eurotan geratuko da.  

Gutxi gorabehera eskalatzaileen %80 eskaladaren praktikarekin lotutako lesioren bat izan du noizbait, eskuetan ukondoetan edo sorbaldan. Arazo hauek aintzat hartuta, ikastaroak eskalatzaileen patologien diagnostiko, prebentzio eta tratamenduari buruzko klase teoriko-praktikoak izango ditu (lesioen diagnostikoa, eskalatzaile gazteak euren garapen eragilean sartzea…), baita entrenamenduei buruzkoak ere (panel, campus board, TRX…).  

Bi aldeak, bai teoria eta bai praktika, ospe handiko profesionalek eskainiko dituzte: eskaladako munduko txapeldun ohia den Patxi Usobiagak, traumatologia eta ortopedian adituak diren Victor Galán eta Adrian Cuéllar kirurgialariek, Andoni Ormazabal fisioterapeutak eta Ioritz Gonzalez biologoak eta Jarduera Fisikoan eta Kirolaren Zientzietan graduatua den Xeber Iruretagoienak; munduko egungo txapelduna den Adam Ondraren, gazte mailan Europako egungo txapelduna den Mikel Linazisororen eta Euskadiko eskalada selekzioaren hautatzailea den Josean Mulasen laguntza bereziarekin.     

Bilbao Mendi Film Festival 2015-eko beste ikastaro batek “Entrenamendu eta teknika mendi-lasterketetan” izango du izena eta Bilboko Aterpetxean (Basurto-Kastrexana errepidea, 70) (http://www.alberguebilbao.net) egingo da abenduaren 19an eta 20an.  

Jokin Lizeagak gidatuko du, Heziketa Fisikoan lizentziatua, prestatzaile fisikoa, mendi-lasterketetan aditua eta Mendi-lasterketetako Euskal Selekzioko eta Ternua taldeko kide denak. Mendi-lasterketak gogoko dituzten eta mota honetako probetan euren teknikak eta ezagutzak hobetu nahi dituzten kirolariei zuzentzen zaie. Ikastaro hau ezin hobea da mendi-lasterketetan hasi edo mendi-lasterketak hobeto ezagutu nahi dituzten errepideko korrikalarientzat. 

Ikastaroak 25 parte-hartzaile izango ditu gehienez, eta 200 euroko prezioa izango du (235 ostatuarekin). Urriaren 31a baino lehen izena ematen duten parte-hartzaileek 35 euroko deskontua izango dute.  

Azkenik, “V. Mendi Argazkilaritza Mendiklik Tailerra” abenduaren 19an eta 20an egingo da, Bilboko Zabalgune Eraikinean (Zabalguneko Plaza, 11).   

Ingurumenean argazkilariek eskura izan ditzaketen baliabide teknikoak ezagutzea eta eguneratzea izango da tailerraren helburua, ikusmenerako boteretsuak diren irudi interesgarriak lortzeko. Filtroen erabilpena, formatu panoramikoak eta Barruti Dinamiko Altuko (HDReko) irudiak lortzeko hainbat teknika landuko dira, eta konposizio grafikoa eta lan-eremuan argiaren kudeaketa nola egin behar den erakutsiko da.  

Argazkilaritza, mendia eta natura gustuko dituzten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa; baita paisaia eta mendi argazkilaritzako teknika espezifikoak ikasi nahi dituztenei ere. Santi Yaniz kazetari eta argazkilariak zuzenduko du ikastaroa. Hainbat argitalpen jantzi ditu irudiz: gaikako bilduma ugari eta prentsa orokorreko lanak. Gainera tailerrak Imanol Marrodan argazkilari eta artistaren "Anboto: Una línea de aire" lanaren hitzaldia hartuko du barne. “Mendiklik” ikastaroak 15 parte-hartzaile izango dita gehienez, eta 125 euroko prezioa edukiko duen arren, 99 eurotan geratuko da urriaren 31a baino lehen izena emanen dutenentzat. Parte hartzaileei argazkilaritzako oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen zaie.              

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy