Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Berriro elkartzen ari gara: Mendi Tourrak 7.100 ikusle aurten

2022ko Mendi Tourrak neurria hartu dio aro berriari, pandemia bolada atzean utziz. Mendiko pelikula puntakoenak, areto onenetan. Eta horrekin jendea, ikusleak, Mendi Zaleak, berriro zinema saioetan elkartzen ari gara. 

Urte erdian, urtarriletik maiatzera, 29 geltoki izan ditu aurtengo Mendi Tourrak, hasi Ataunen (Gipuzkoa) eta Monzonen (Huesca) amaituz. Guztira 60 zine saio, mendiko zinema onena, iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizioko ale saritu eta onenetakoekin.

7.100 ikusle bildu zarete saio horietara. Eskerrik asko zuen bultzadagatik! Denon artean arrasto ona zabaltzen ari garela sumatzen dugu.

Gregorio Ariz, Luis Arrieta, Dani Burgui, Jesus Iriarte, Trini Cornellana, Mikel Sarasola, Bihotz Gorospe, Iker Larrañaga, Jon Goikoetxea, Edurne Pasaban, Sean Villanueva, Nico Favresse... izan zaituztegu batean eta bestean gonbidatu berezi edo harreragile lez. Mendi eta kirol munduko ikusle ilustreak ere bildu dira maiz: Patxi Usobiaga Iruñean, Maialen Chourraut, Xabi Etxaniz, Izaskun Zubizarreta eta Juan Laredo Donostian, Josu Bereziartua eta Josu Iztueta Tolosan... 

Babesleok eta tokiko antolatzaileok egin duzue hau guzti hau posible, zuen eskutik indartu dira berriro Mendi Tourra eta mendiko zine emanaldiak. Eskerrik asko, udal, mendi eta kultura elkarte, federazio, eta norbanako eragile guztioi!

URTARRILA
21 ATAUN (lehen edizioa)
24-25 DONOSTIA (11. edizioa)
28 (eta otsailak 4) ZANGOZA (8. edizioa)
29 CANET D’EN BERENGUER (8. edizioa)
 
OTSAILA
4 ZANGOZA (8. edizioa)
8-9-10 VIGO (3. edizioa)
9-10 LEIOA (11. edizioa)
21-22-23-24 IRUÑA (7. edizioa)

MARTXOA
1-2-4 SANTUTXU-Bilbo (5. edizioa)
7-8-9 TOLOSA (12. edizioa)
10 AGURAIN (5. edizioa)
11-13 ESKORIATZA (7. edizioa)
14-16-17-18 GASTEIZ (10. edizioa)
15-22 EIBAR (8. edizioa)
17-24 ZALDIBAR (6. edizioa)
18-19 VIELHA E MIJARAN (4. edizioa)
21-22 VALLADOLID (3. edizioa)
26 OTXANDIO (2. edizioa)
29-30 BURGOS (4. edizioa)
31 (eta apirilak 1) IGORRE (9. edizioa)
 
APIRILA
1 IGORRE (9.edizioa)
4-5-6 CAMARGO (4. edizioa)
8-9 HONDARRIBIA (7. edizioa)
22 MURGIA (lehen edizioa)
23 LAGUARDIA (lehen edizioa)
 
MAIATZA
10 ARRASATE (10. edizioa)
12 MALLABIA (5. edizioa)
19-26 ZARAUTZ (6. edizioa)
22 BERRIOPLANO-BERRIOBEITI (1. edizioa)
24 AZPEITIA (7. edizioa)
27 MONZÓN (3. edizioa)

Udazkeneko agenda prestatzen ari gara orain. Udan agerraldi prexkoren bat alboratu gabe. Egon adi!

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
  
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy