Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hurrengo geltokiak: Iruña eta Leioa

Iruña eta Leioako Mendi Tourrak egingo dira aste honetan. Astelehenetik ostegunera, lau egunez bakoitzeko bina saio eskainiz, Iruñeako Golem Baiona zinemetako hitzorduak Zangozaren lekukoa hartuko du Nafarroan. Leioan, berriz, edizio berezia izango da aurtengoa, 10.ez helduko baita bertara, mendiko pelikula onenen eskaintza, Kultur Leioa Auditoriumera.

Iruñeako Mendi Tour sarrerak on-line eskuratu daitezke www.golem.es eta www.mendifilmfestival.com bidez, edota baita Golem zinemetako leihatilan ere. Eguneko ticketak 5€ balio du, eta lau eguneko bonua 20€-an eskuratu daiteke. Egun bakoitzean bi saio eskainiko dira -biak pelikula berdinekin-, 17:30ean eta 20:00etan hasita.

Leioakoak, Kultur Leioa-n bertan daude salgai, eguneko 3€-ko prezioan, eta bi eguneko bonua 5€-an.

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy