Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourra Leioan eta Santutxun

 

Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula nabarmenenak eskainiko dira Leioan apirilaren 11n eta 13an eta Santutxun 12an eta 14an

Bostgarren edizioa du jada Mendi Tourrak Leioan eta laugarrena Santutxun eta mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat bezala publiko zabalarentzat ere ezinbesteko hitzordua bilakatu da


2016ko apirila. BILBAO MENDI FILM FESTIVALa nazioarteko erreferente bat da jada mendiko zinemagintzan. Hargatik, beste urtebetez, MENDI TOUR saioak prestatu ditu joan zen abenduko jaialdi nagusiko ale onenak herriz herri ikustarazteko. 2015eko abenduaren 11tik 20ra bitartean egin zen azken edizioan ia 50 pelikulek hartu zuten parte sail ofizialean.
Bostgarren aldiz Leioak Mendi Tourra antolatu du, mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat zein publiko zabalarentzat ezinbestekoa bilakatu den hitzordua. Datorren apirilaren 11n eta 13an izango da eta guztira 6 filma proiektatuko dira, 3 egun bakoitzean. Saioak 19:30etan hasiko dira Kultur Leioa Auditoriumean eta sarrerak  3 euroko prezioan eta 5 eurotan bi eguneko bonoa.

Programazioa:

Apirilak 11, astelehena

DOMINICA: 2015, Euskal Herria, 8 min, JB: EU, AZP: ES,  Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean, ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.

A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko  Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.

JUREK: Mendiko film onena. 2015, Polonia, 73 min, JB: PO,  AZP: ES+EU, Pawel Wysoczanski. Dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik eta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.

Aprirak 13, asteazkena

2T ON CHAMLANG: 2015, España, 30min, VO: esp. Karen Sole Hughes-ek zuzendutako filmak Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek, eta Juanjo Otazu kameralariak udazkenean Chamlang-era egindako igoera kontatzen du. WOPEAK espedizioa Nepalgo mendiaren gailurrera iritsi zen urriaren 19an, kontrako eguraldi iragarpena izan zuten arren, eta tontorra erdiesteko erasoa ekiditea iradokitzen zuten hotz ikaragarriari eta haizeteei aurre egin behar izan zieten arren.
 
55 HOURS IN MEXICO: 2015, USA, 9 min. V.O. Eng. Sub. esp, eus. Ostiral batean Veracruzera bidaiatu, auto bat alokatu, Ipar Amerikako hirugarren gailurrik altuenera igo, eskiatzen jaitsi eta astelehenean lanera bueltatu. Asteburu bateko abentura dibertigarria eta zoroa.

JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.
 
Baita ere, Santutxuk laugarren edizioa antolatu du apirilaren 12an eta 14an, “Bidaiarien txokoa” programazioaren barne, Santutxuko udaltegian. Bi pelikula eskiniko dira egun bakoitzean 19:30etatik aurrera eta sarrera doan.

Apirilak 12, asteartea

TASHI AND THE MONK:
2014, USA, 40 min, V.O – English, Tibetan, Hindi, Monpa Subt. es.  Lobsang monje budista oihak komunitate berezi bat sortu du Himalaiako mendikatean umezurtzei aukera berri bat emateko. 5 urteko Tashi azkena izan da familia berezi horretara iristen. Basatia eta arazoekin, Tashi borrokan dabil 84 anaia-arreba berrien artean bere lekua aurkitzeko. Komunitatearen maitasunak Tashiren errebeldia eta amorrualdiak eraldatuko ditu?

A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko  Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.

Apirilak 14, osteguna:

SUNAKALI
: Natura eta Kultura film onena. 2014, Nepal, 51 min. V.o:Nepali, Subt: eng, esp. Mugu Nepalgo mendebaldeko eskualde azpigaratuenetariko bat da. 2011an, emakumeen ehuneko 90 analfabetoa zen eta, ordutik hona, egoera ez da asko aldatu. Sunakali pelikulak Muguko nesken futbol taldeak nazio-lehiaketara heldu arte egindako bidaia gogorra erakusten du, baita neskek euren ametsak egi bilakatzeko duten aukera ere.

ECLIPSE: 2015, Canadá, 31 min V.o: eng, Subt: eus, esp. Negu gorriko bidaia Svalbard-era, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoen uhartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariarekin bidaiatzen du. Abenturak bazter izoztuetara eramango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizioei aurre ematen dioten bitartean, bizitzan behin egin daitekeen argazkia lortzeko.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy