Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako

ARAUDIA - IZEN-EMATEA

Pelikulen izen-emateak burutzeko epea martxoaren 31etik zabalik dago irailaren 15era arte.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 8tik 17ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. 

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute “Eguzkilore” edota "Txalaparta" garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.800€ banatuko dira.

Grand Prize/Sari Nagusia/Gran Premio
“Eguzkilore” trophy & 6,000€
Best Director/Zuzendari Onena/Mejor Director/a
“Eguzkilore” trophy & 3,000€
Best Script/Gidoi Onena/Mejor Guion
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Best Cinematography/Argazkilaritza Onena/Mejor Fotografía
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Jury Award/Epaimahaiaren Saria/Premio del Jurado
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Best Original Soundtrack/Soinu Banda Onena/Mejor Banda Sonora original
"Txalaparta" trophy & 2,000€
EITB Award for Best Film in Basque/EITB Saria Euskarazko Film Onenari/Premio EITB a la Mejor Película en Euskera
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Best Mountaineering Film/Mendiko Film Onena/Mejor Película de Alpinismo
“Eguzkilore” trophy & 1,200€
Best Climbing Film/Eskalada Film Onena/Mejor Película de Escalada
“Eguzkilore” trophy & 1,200
Best Culture & Nature Film/Kultura eta Natura Film Onena/Mejor Película de Cultura y Naturaleza
“Eguzkilore” trophy & 1,200€
Best Sport & Adventure Film/Kirol eta Abentura Film Onena/Mejor Película de Deporte y Aventura
“Eguzkilore” trophy & 1,200€
Best Short Film/Film Labur Onena/Mejor Cortometraje
“Eguzkilore” trophy & 1,000€


Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.

2022ko edizioan 190 pelikula erregistratu ziren. Jaialdian 59 programatuta ziren.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy