Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Sarreren packak salgai %50erainoko deskontuekin

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako sarreren packen salmenta aktibatu da. Lehen fasea: irailaren 16tik urriaren 16ra.

MENDIZALE harpidetzarekin, beherapenetan, beherapen are handiagoak!
Deskontu itzelak, saio-egunetan metatu litekeen salmenta-prezioaren % 50 merkeago izateraino!
Sartu www.mendifilmfestival.com-en harpide gisa, eta kontsultatu eskaintzen ditugun 4 pack moten prezioak eta deskontuak.

PACK FULL (abenduak 9-17): Abenduaren 9tik 17rainoko emanaldi guztiak (Golem-etakoak eta abenduaren 18ko Non Stop jardunaldia kenduta). Guztira, 20 emanaldi ikusteko aukera, Euskalduna Jauregiko Inaugurazio Ekitaldia barne.

PACK LEHEN ASTEBURUA (abenduak 10-11): abenduaren 10ean eta 11n Sala BBKn ospatuko diren emanaldi guztiak (6 saio). Ez du abenduaren 9ko Hasiera Ekitaldia barne hartzen, ezta Golem zinemetako saioak ere.

PACK BIGARREN ASTEBURUA (abenduak 16-17): abenduaren 16an eta 17an Sala BBKn ospatuko diren emanaldi guztiak (5 saio). Ez ditu Golem zinemetako emanaldiak barne hartzen, ezta film sarituak eskainiko dituen abenduaren 18ko Non Stop jardunaldia ere.

PACK NON-STOP (abenduak 18): abenduaren 18an Sala BBKn ospatuko diren emanaldi guztiak (3 saio). Bertan, 2022ko Mendi Filmeko film sarituak eskainiko dira.


Gogoratu: eskaintza mugatua da.
Packen salmentaren 2. faseak ere deskontu erakargarriak izaten jarraituko du eta urriaren 17tik azaroaren 13ra bitartean aktibatuko da.
Bi fase horiek daude sarreren packak erosteko, eta azaroaren 18tik aurrera banakako sarreren salmenta aktibatuko da. Orduan ere, aldez aurretik erosiz gero deskontu politez baliatzeko aukera izango duzu.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy