Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Sebastián Álvarok jaso du WOP 2021 Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioan

Sebastián Álvaro abenturazaleari eman zaio BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren WOP-The Walk On Project 2021 Saria. Euskalduna Jauregian abenduaren 5ean, igandez, eginiko ekitaldian, The Walk On Project fundazioko zuzendari Mikel Renteriaren eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko zuzendari Jabier Baraiazarraren aitortza jaso zuen agertokian, eta Eguzkilore garaikurra jaso zuen, Iñigo Aristegi eskultorearen obra. Segidan solasaldi eder eta intimoa izan zuten Juanjo San Sebastian eta biek. Adiskide minak dira Sebas eta Juanjo, eta aretoa bete zuen ikusleak gozo asebete zituzten. 

Alpinismoaren balioen defentsaren saria da, eta WOP Fundazioak 8. urtez jarraian ematen du, Mendifilmen. "Ohore bat da guretzat sari honekin Sebastian Alvaro 'Sebas' aintzatestea, besteak beste, ahaleginaren balioak, oztopoak eta mugak gainditzea, konpromisoa, elkartasuna, benetakotasuna, eta taldearen balioa defendatzeagatik, eta ametsen bilaketa nekaezinagatik", nabarmendu du Mikel Renteria WOPeko zuzendari nagusiak.

Kazetaria, errealizadorea eta alpinista da, eta 'Al filo de lo Imposible' telebista saio ezagunaren sortzaile eta zuzendaria. Dokumental sail horrek abenturaren eta alpinismoaren ikuskera aldatu zuen Espainian. Hainbat hamarkadatan zehar, bere taldearekin lekurik eder, ezkutu eta esploratu gabeetako batzuk zeharkatu zituen. 200 espedizio, 300 dokumental baino gehiago… munduko leku muturrenekoetara gehien bidaiatu duen pertsonetako bat da. Mendizaletasunetik eta esploraziotik, Sebastian Alvarok balio hezitzaileak nabarmentzen ditu beti, hala nola ahalegina, erronkak gainditzea eta talde-lana.

Madrilen jaioa (1950eko azaroaren 23an) eta mendizaletasunari buruzko ia 20 libururen egilea, azken 40 urteetan zehar, 'Sebas' izan da, eta da, alpinismoari lotutako balioen dibulgatzaile nagusietako bat, bizi-eskola gisa ulertuta. Era berean, alpinista handienetako askoren bizitza markatu duten hamaika abentura eta espedizio posible egin ditu. Maisuki kontatutako abentura horiek inspirazio iturri ere izan dira, eta haien bidez emozioa, abentura eta naturaren altzoan dugun lekua ikusarazi digute belaunaldi askotako seme-alaboi.

Eta hori guztia, ingurunearekin konprometitutako begirada batekin. 'Sebas'-ek, balio inspiratzaile horietan oinarrituta, talde-sokada berberaren kide garela sentiarazi digu urte askotan. Horregatik guztiagatik, hunkitu egiten gaitu eta harro gaude Sebastián Álvaro jaunari "alpinismoaren balio sozialen defentsa eta transmisioan eginiko lanaren aitortzan WOP Fundazioa Saria ematearekin aurtengo BBK Mendifilm Bilbao-Bizkaia jaialdian”, Renteriak azpimarratu duenez.

 

WOP-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Saria:

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy