Oinarriak deskargatu BEKA PDF

 

Mendi Film jaialdiak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, Mendi Film Bekaren 5. edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturaren ikus-entzunezko sustapena helburu duten proiektu zinematografikoak sortzera bideratua dago. 

Mendiko kultura, ikuspegi askotatik ulertuta: kirola, kultura, gizartea edo jasangarritasunarekin, ekologiarekin eta klima-aldaketarekin lotutako proiektuak. Errealizadoreen gaztetasuna, Bizkaian filmatutako proiektuak, eta horien izaera lokal-globala, baloratuko dira. Hala ere, hirurak ez dira faktore baztertzaileak izango beka lortzeko garaian. 

Bekak, hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta Itziar García Zubiri ekoizle sortzaileak gidatutako aholkularitza programa eskainiko ditu. 

Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, hurrengo fasera igaroko diren bost proiektu finalistak hautatuko dira. Bigarren eta azken fasea BBK Mendi Film Bilbao- Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan burutuko da, aurrez aurre, eta ikus-entzunezkoen komunitateko nahiz mendi munduko kideez osatutako epaimahai batek erabakiko du Mendi Film Bekaren 5. saria jasoko duen proiektua zein den.

 

 AURKEZTEKO BALDINTZAK

Beka jasotzeko aukera, Espainian bizi den edonork du. 

Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke. 

Parte-hartzaile bakoitzak bekara aurkez dezakeen proiektu kopurua mugagabea da.

Lanak ezin dira izan deialdi honen aurretik egindako beste film baten bertsio murriztua edo hedatua.

Berariaz lehiaketatik kanpo geratzen dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko kideak, bai eta proiektu irabazlea hautatzeko prozesuan parte hartzen duten babesle edo laguntzaileak ere. 

Mendi Film Beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen. Laguntza horiek bateragarriak izan beharko dute bekaren babeslearekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin. Proiektua hautatuz gero, beste laguntza batzuk jaso aurretik, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak babesle horrekin bateragarritasuna baliozkotu beharko du.

 

OINARRIAK (gehiago irakurri sakatu)

PROIEKTUAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Proiektuaren ideia originala izango da. 

Gaitegiak: mendiko kirolak (alpinismoa, eskalada, xenda-zaletasuna, eskia, mendiko bizikleta, trail-runninga, kayak, espeleologia, slack-line, parapentea eta beste batzuk), abentura, esplorazioa, natura, beste jarduera kultural, artistiko, linguistiko, sozial edo ekonomiko batzuk, ekologia, jasangarritasuna eta/edo klima-aldaketa. Guztiak mendiaren eremuan garatuak. 

Izena ematen duen pertsonak jabetza intelektualaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, proiektuaren ideiaren eta/edo gidoiaren jabea dela egiaztatzeko. 

Aurkezten diren proiektuek garapen edo ekoizpen fasean egon behar dute. Ez dira jada amaitu diren proiektuak onartuko. 

Bekako onuradunak Mendi Film jaialdiari beharrezko informazioa eta materiala helaraziko dizkio, trailerra barne, jaialdiaren zein beste erakundeen komunikazio kanalen bidez lana sustatu ahal izateko; halaber, proiektua kaleratzeko baimena emango dio jaialdiari. 

Beka irabazten duen filmak, eta haren trailerrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Mendi Film jaialdiaren logoak gehitu beharko ditu hasierako eta amaierako kredituetan -pantaila osoan 4 segundotan agertuz, beltzetik datorrela eta beltzean amaituta-,  hurrengo izenburuaren ostean: MENDI FILM BEKA 2025. 

Ikus-entzunezko obra hauek ahalik eta pertsona gehienek ikusi ahal izateko, azpitituluak izan behar dituzte nahitaez, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. 

Mendi Film jaialdiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu irabazlea aurkezten dutenean, hurrengo izenburuarekin egingo dute: MENDI FILM BEKA 2025 IRABAZLEA. 

Hautatutako proiektutik sortutako lana BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 18. edizioan estreinatuko da, 2025eko abenduan. 

Bekaren onuradunek konpromisoa hartzen dute filma MENDI FILM BEKA 2025-en bidez finantzatu dela adierazteko, proiektuari buruzko argitalpen guztietan, sare sozialetan nahiz komunikabideetan. 

Bekaren onuradunek sare sozialetan egiten dituzten jakinarazpenetan konpromisoa hartzen dute #MendiFilmBeka2025 #Bizkaia #mendifilm traolak erabiltzeko filmarekin zerikusia duten argitalpen guztietan. Baita ondoko etiketak ere:

 

X: @Bizkaia | @BizkaiaKultura | @mendifilm

FB: @BizkaikoForuAldundia | @BizkaiaKultura | @mendifilmfestival

IG: @BizkaiaGazteak | @mendifilm

 

Era berean, konpromisoa hartzen dute gutxienez 5 argitalpen sortzeko lanaren ekoizpen, amaiera eta hedapen prozesuan zehar. Jaialdiak argitalpen horien berri emango du, eta sare sozialetan partekatuko ditu, argitalpen-ordenaren arabera. 

Mendi Filmek erabakiko du, filma estreinatu ostean, 2026ko Mendi Tour Klasikoan gehituko den ala ez. Mendi Tour horietan parte hartzea dokumentala erregistratu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta Mendi Filmen artean sinatu beharreko kontratuaren menpe dago. 

Obraren ustiapen edo merkataritza-erabilera gehigarri orok egilearen aldez aurreko berariazko baimena beharko du, eta, hala badagokio, dagozkion akordioak izenpetuko dira.

Beka jaso duen ikus-entzunezko lanaren egileek baimena ematen diote jaialdiari edozein komunikabideren bidez zuzendariaren, interpreteen eta talde teknikoaren izenak, izen artistikoak, edozein bitarteko plastikoz, biografiaz eta abarrez irudikatutako argazkiak eta irudiak erabili, erreproduzitu, zabaldu, inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko, obra hori zuzenean edo zeharka sustatzeko eta komunikatzeko ekintzak egin ahal izateko.

Jaialdiaren antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango Interneten funtzionamenduarekin sor daitezkeen arazoekin, batez ere, bere esku ez dauden arrazoiengatik lehiaketa behar bezala egitea eragozten badute, eta, bereziki, asmo txarreko kanpo-ekintzengatik. Halaber, ez du erantzukizunik izango jaialdiari egotzi ezin zaizkion mezu elektronikoen galera edo transmisio arazoen gainean.

 

ESKAERA

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko ekainaren 17tik 

2024ko irailaren 30era arte

 

Izen ematean aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Formularioan eskatzen den informazio eta dokumentuak

 

Bost proiektu finalistek hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2024ko urriaren 19a baino lehenago:

- Aurrekontu osoa xehatua, hurrengoa adieraziz:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan lantzen denaren ehunekoa.
  2. Euskal Autonomi Erkidegoan lantzen denaren ehunekoa.

 

- Finantzazio eta hedapen plana:

  1. Proiektua aurrera eramateko aurreikusten diren baliabideen deskribapen laburra: baliabide propioak, diru-laguntzak, inbertsio pribatua, Mendi Filmen hedapena amaitu ondoren negoziatutako emanaldi eskubideak edo bestelakoak.
  2. Izena emateko garaian finantzaketa iturri bat konfirmatuta izanez gero, emailearen izen soziala, laguntzaren lurralde eremua eta kantitatea adierazi behar dira.

 

MENDI FILM BEKA 2025 bekaren proiektu onuradunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2025eko urriaren 1a baino lehen: 

- Proiektuaren azken txostena, masterrak eta sustapen-elementuak:

  1. Amaierako obraren masterra eta sustapen-trailerra. HD bereizmen minimoa. Codecs: Apple Pro Res eta h264 (2 bertsio).
  2. . srt fitxategiak, azpitituluak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz dituztenak.
  3. Filmaren posterra. 3500x2000 pixeleko gutxieneko neurriak
  4. Gutxienez 10 argazki, obraren ekoizpen-prozesuan zehar ateratakoak. Argazkiek 3500x2000 pixeleko gutxieneko neurriak izan behar dituzte.
  5. Azken lan-plan eguneratua.
  6. Azken aurrekontua, partidaka banakatua.
  7. Obraren produkzioan erabilitako baliabide materialen eta giza baliabideen fakturak.
  8. Prentsa-dosierra, orain arte sortutako argitalpenekin eta komunikazio-planarekin.

 

Tramitazioa

Eskaerak www.mendifilmfestival.com web-orriko inprimakiaren bidez jasoko dira, parte-hartze baldintzak onartuz eta eskatzen diren datu pertsonalak emanez.

 

PROIEKTUEN AUKERAKETA

Aurretiko aukeraketan, epaimahaiak 5 proiektu hautatuko ditu. 

Lau proiektu finalistak aurrez aurre aurkeztuko dizkiote zuzendariek epaimahaiari, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan. Hitzordu horren data gutxienez bi hilabete lehenago jakinaraziko zaie interesdunei. 

Proiektu irabazlearen izena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan zehar jakinaraziko da, 2024ko abenduan.

 

SORMEN LAGUNTZA

Bi orduko lau saio izango ditu, eta hurrengo kontuak landuko dira:

  1. Gidoia/zuzendaritza: tratamendu narratiboa berrikusiko da, eta antolamendu bisualaren, ikuspegiaren eta proiektuak duen tonuaren definizioa finkatuko da.
  2. Ekoizpena: proiektua burutzeko behar diren pertsona, denbora eta kostuen antolamendutik azken ediziora arte.
  3. Muntaia: proiektuaren lehen rough cut-aren ikusketa komentarioekin; gidoia muntaian.
  4. Banaketa/hedapena: Mendi Filmen estreinatu ondoren proiektuek duten etorkizunari buruzko ohar batzuk.

 

PROIEKTATZEKO ARTXIBOA BIDALTZEKO EPEA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 18. edizioan, 2025ean, estreinatuko den filmaren artxiboa, 2025eko azaroaren 1a baino lehenago bidali behar da festibalaren antolakuntzak iragarriko duen helbidera.

 

OINARRI HAUEK ONARTZEA

Bekan parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar. Batzorde Antolatzaileak eskubidea izango du oinarri hauetan aldaketak egiteko, baldin eta horiek justifikatuta badaude edo parte-hartzaileei kalterik eragiten ez badiete, eta deialdian zehar behar bezala jakinarazten bazaizkie. Era berean, aurkezten diren eta oinarri hauetan jasota ez dauden ustekabeko kasuei buruzko erabakia hartuko du. Informazio gehiago edo edozein zalantza izanez gero, idatzi This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera.

 

Bilbon, 2024ko ekainaren 17ean

OINARRIAK DESKARGATU

 

FILMAREN DATUAK (*)

 

Beharrezkoa
Invalid Input
Invalid Input
Campo requerido
Campo requerido
Campo requerido
Campo requerido
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa

0/1500

Beharrezkoa

 

 AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK (*)

Teaser (*)

Beharrezkoa
Beharrezkoa

Proiektua eta eskatzailea aurkezteko bideoa (*)

Beharrezkoa
Beharrezkoa

Aurreko lanak ikusteko esteka

Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa

Gainontzeko dokumentazioaren esteka (*)

  1. Gidoia edo tratamendu xehatua
  2. Burututako ikasketen eta formakuntzaren ziurtagiria
  3. Lan plana. Hurrengo puntuak jasotzen dituen dokumentua erantsi:
    1. Hurrengo datuak jasotzen dituen kronograma orokorra:
      1. Aurreprodukzioa
      2. Filmazio datak
      3. Edizio eta postprodukzio faseak
      4. Masterraren eta proiektatzeko kopiaren itxiera
      5. Obraren aurrekontu zenbatetsia, partidaka banakatua.
    2. Filmazio lekuen deskribapena (datak, herria, mendia, probintzia, herrialdea), bakoitzari eskainitako egun kopurua zehaztuz.
      1. Beste ekoizpen edo postprodukzio prozesuen deskribapena: muntaketa, kolorazioa, soinua jartzea (musika eta/edo efektuak), animazioa, grafikoa.
  4. Mood Board eta proiektuaren ikus-entzunezko erreferentziak.

 

Beharrezkoa
Beharrezkoa

 

 

 

ZUZENDARIAREN DATUAK

 

Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Formatua: word edo pdf (Gehienez 5MB)
Campo requerido
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa

EKOIZTETXEAREN DATUAK

Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Campo requerido
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa

BANATZAILEAREN DATUAK

Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Campo requerido
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa
Beharrezkoa

 

 

TALDE ARTISTIKOA / PROTAGONISTEN DATUAK

0/1500

Beharrezkoa
Festibaleko araudia onartu beharra dago parte hartzeko

OHAR GARRANTZITSUA, ARRETAZ IRAKURRI

Formularioa bidali ostean zuri gelditzen bada, akats mezu edo baieztapenik agertu barik, mesedez, idatzi hurrengo helbidera.

Oso garrantzitsua da posta elektronikoan baieztapena heldu dela berrikustea; heldu ez bada, izen-ematea ez da burutu.

Berrikusi badaezpada SPAM karpeta

Invalid Input