2023, Espainia, 10min

Zuzendaria: Mikel Sarasola

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Eta mendikateko ibai guztien artean, hegoaldeko isurialdean, bat nabarmentzen da: Ara ibaia. Ezaguna da ur gardenak dituelako eta batez ere arrapala luze eta ikusgarriak dituelako. Pirinioetako harribitxia da. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira ibai hori iturburutik jaisten saiatzeko. Han goian aurkituko dutenak liluratuta utziko ditu, baina jaitsierak hain atseginak ez diren sorpresak ere ekarriko dizkie. Zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.