2023, Eslovakia, 63min

Zuzendaria: Pavol Barabas

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Brahmaputra, Karnali eta Colorado liluragarriak dira ibaien jaitsierak burutzea maite duten askorentzat. Bereziki, Colorado nabarmentzen da, agertoki paregabea baita; hango ur lasterrek Lurraren historia azaleratzen dute. Ur basati horietan barrena nabigatuz lagun handi baten oroitzapen kuttunak piztuko dira, eta hark ibai handien misterioak ikertzeko zuen grinak inspirazio iturri izaten jarraitzen du asko eta askorentzat.