2023, EEBB, 30min

Zuzendaria: Michelle Smith

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Adrien Costak txirrindularitza profesionala utzi zuen eskaladan aritzeko, baina istripu krudel batek eten zuen haren bidea. Ez luzaz. Hanka bat moztuta, atleta egokitu gisa egin du aurrera bere zaletasunean. Film honek, istripuaren osteko errekuperaziotik abiatu eta eskalada egokituaren abangoardia bihurtu arteko bidean laguntzen dio, eta Washingtongo North Cascades mendian Mark Allen mendi gidari ospetsuak eta biek bide epiko bat nola zabaldu zuten kontatzen du.