2023, Erresuma Batua, 20min

Zuzendaria: Jake Holland

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Stian Hagen eta Andrea Binning freeride eskiatzaile profesionalek hamarkada bat baino gehiago eman zuten elkarrekin munduan zehar bidaiatzen. Andrea haurdun geratu zenean, galdera handi bati egin zioten aurre: zenbat aldatu beharko lukete bizitza familia bat osatzeko? Orain, Camila eta Aksel seme-alabek bederatzi eta hamabi urte dituzte, eta familian esploratzen dute mundua, kirolaren eta aire zabaleko abenturen bidez.