2023, Kanada, 4min

Zuzendaria: Jen Randall

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Michelle LeBlanc-ek zaintzaile gisa lan egiten du adinekoentzako egoitza batean, eta irudimenez betetako espedizioak egiten ditu egoiliarrekin. Hala, Squamish-eko (British Columbia, Kanada) eskalada eremuekiko eta hango harri blokeekiko duen maitasuna partekatzen du haiekin, inspirazio eta energia iturri baitira harentzat.