2023, EEBB, 90min

Zuzendaria: Pablo Durana

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Urteetako alkohol-menpekotasuna, berau gainditzeko borroka, eta bizitza aldatu zion istripuaren onarpen prozesua gainditu ondoren, André Kajlichek “Race Across America” proba osatu nahi du, eta bi zangoak anputatuta dituen lehena izan nahi du erronka osatzen. 12 eguneko eta 5.000 kilometro eskaseko txirrindularitza lasterketa da, hura osatzera ausartzen direnen hezurrak txikitzen dituen erronka, erabat gaituta dauden parte-hartzaileen % 50ak bertan behera utzi behar izaten dutena.