2023, Italia, 84min
Zuzendaria: Antonio Bocola
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Antonio Gobbi (1914-1970), “Toni”, alpinista eta mendi gidari italiar ezaguna izan zen. Alpeetan eta mundu osoan (Andeak, Karakorum) mendiko hainbat lorpen garrantzitsutan parte hartu zuen bere garaiko hainbat alpinista nabarmenekin batera, tartean Walter Bonattirekin. Lanbidea irauli zuen, muga tradizionalak gainditu eta askoz haratago eramanaz, bereziki kultura hiritarra eta menditarra bikain uztartuz.