2022, Espainia, 18min

Zuzendaria: Guillem Miró

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Bartomeu, Tramuntana mendilerroaren oinean bere ortua lasai-lasai lantzen duen erretiratua da. Halako batean, ordea, drone batek eraso egingo dio, eta haren intimitateaz eta lasaitasunaz jabetuko da. Makina hegalariari aurre egin beharko dio bakea berreskuratzeko eta bere ortuaz berriro gozatu ahal izateko.