2023, Erresuma Batua, 28min

Zuzendaria: Alastair Lee

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Freja Shannon eskalada tradizionaleko izarra da, erdi suediarra, erdi irlandarra. Bi eskalada erronka ditu buruan: Suediako Bohuslan-en "Sista Bossen" (E8 6c) bidea, eta Irlandako Burren-en "Snell 's Law" (E7 6c) bidea. Freja oso neska atsegina da, eta, aldi berean, oso konprometitua behin saltsan hasten denean. Eskalatzaile profesional bihurtu ahal izateko egin behar izan duen bidea ez da batere gozoa izan, eta bere barne zalantzak gainditu behar izan ditu aurrera egin eta eskalada tradizionalean eta alpinismoan nabarmendu ahal izateko.