2023, Suitza, Alemania, 14min

Zuzendaria: Lutz Stautner

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Zenbat eta zaratatsuagoa izan glaziarra, orduan eta indartsuagoa da haren urtzea. Kirrinkak eta uhinak iragankortasunaren ahotsa dira. Ludwig Berger soinu artistak inguratzen gaituen mundua entzutea zein garrantzitsua den erakusten digu. Film honetan, Suitzako Alpeetan Morteratsch glaziarrera egindako bisita ugarietako batean agertzen da, betiko desagertu litezkeen soinu liluragarriak biltzen.