2022, EEBB, 8min

Zuzendaria: Mark Pedri

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Hau Brave Girl-en istorioa da: 6 urteko eskalatzaile gaztetxo bat da, eta 66 urteko aitona Gary-rekin batera bere bizitzako ibilaldirik luzeenean menturatuko da. Udaberri hasieran, Wyomingeko hego-mendebaldeko basamortura joko dute, hareharrizko tximinia isolatu baten gailurrera iristeko asmoz, izenik gabeko tontor horren lehen igoera dokumentatua egiten saiatzeko. Brave Girl-en mendiak garaiagoak diren heinean eta aitona Gary-renak txikiagoak, bi abenturazaleek sentituko dute ezin hobeto hartzen dutela elkar, eta mendizale bikote perfektua osatzen dutela.