Abenduaren 9tik abenduaren 14ra arte

Sala BBK

Egilea: CVCEPHOTO

Sala BBK-k CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazki lehiaketaren 9. edizioko 20 argazki onenak hartu ditu. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako lehiaketa da, eta ikus daitezkeen argazkien artean, Yhabril argazkilari bilbotarraren “X-Man” (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 16. edizioko irudia izateko hautatua) eta CVCEPHOTO 2023ko lehen saria irabazi duen  Carlos Cos plaentxiarraren “Grietas” daude.