2022, Espainia, 8min

Zuzendaria: Phelipe Eizaguirre Irujo

Nola prestatzen du abentura-argazkilari batek haren hurrengo lanerako plangintza osoa? Kasu honetan, ultratrail lasterketa bat Pirinioetan. Yhabril euskal argazkilaria mendiko lasterketa gogorrenetako baten erreportajean ari da lanean: lo ordu gutxi, 50 kilometro 3 egunez, eta zangoetan metatutako desnibel handia. Ez da, ez, edozein argazkilarirentzako lana.