2022, Frantzia, 52min

Zuzendaria: Isabel Díaz Novo

Emakumeen oroimena berreskuratzea Pirinioetako eremu berezian. Bere garaiari nolabait aurreratu zitzaizkion istorioak berreskuratzea, emakumearentzat oso aproposa ez zen giro eta garai batean igaro baitziren. Haiengandik espero ez zen bizimodua bilatu zuten emakumeen istorioak. Emakume haiek etxea utzi zuten, hura zaintzera mugatzen zituen estereotipoari kontra eginez, eta munduan barrena bidaiatzeari eta mendi gailurrak igotzeko abenturari ekin zioten buru-belarri.