2022, Erresuma Batua, 25min

Zuzendaria: Jake Holland

Gulmit Tower (Karakorum) granitozko pinakulu teknikoa da, inork ez du gailurra egiterik lortu han. Mendiaren oinarrira iristeko arriskuz betetako glaziar eremua gurutzatu beharra dago, eta horrek espedizioak atzera botatzen ditu. Fabi Buhl-ek eta Will Sim-ek, ordea, eskarmentu handiko alpinistak biak, ideia berri bat dute buruan: zeruko indarraz baliatuz hurbilketa parapentean osatzea, eta hala dorrearen oinarrira ordu gutxi batzuetan iristea, hainbat egunetan egin beharrean. Himalaiako eskaladan norabide berri bat ezarri duen bidaia epikoa.