2021, Polonia, 46min
Zuzendaria: Jakub Gzela
Bi tontor, bi lagun eta bi eski-jaitsiera. Andrzej Bargiel eta Jędrek Baranowski Karakorum mendigunean. The Karakoram Ski Expedition delakoaren helburua Hushe haranean kokatutako bi seimilako eskalatzea eta eskiatzea zen: Yawash Sar II tontorra (6.178 m) eta Laila tontorra (6.096 m). Espedizioaren beste helburua eremu berriak aztertzea zen, etorkizuneko bidaietarako jomugen bila. Espedizioa % 100ean burutu zen. Bi tontorrak igotzea lortu zuten, baita eskiatuz jaistea ere, hamar eguneko tartean.