2022, EEBB, 22min
Zuzendaria: Ben Sturgulewski
Surflari bat olatuan, snowboarder bat gailurrean eta musikari bat agertokian. Zein da sorkuntzaren iturria? Kosmosik handiena edo giza ideiarik txikiena izan, benetako sorkuntza ustekabeko konbergentzia-uneetan iristen da: espazioaren eta denboraren, zientziaren eta artearen, musikaren eta mendien eta itsasoaren arteko sinkronizitate bereziak. Elementu horiek guztiek bat egiten dute Islandiako mendebaldeko fiordoetan, grabitatearen eta erritmoaren izarrarteko jaiotzatik giza adierazpen sortzaile goreneraino.