2022, Espainia, 33min
Zuzendaria: Claudio Urosa M & Cris Planas
Carros de Foc ibilbidea mendi-zeharkaldi huts bat baino zerbait gehiago da. Hango paraje malkartsuetan murgiltzera ausartzen den ororengan aztarna uzten duen ibilbidea da: irudi, sentsazio, paisaia eta esperientzia metaketa bat. Harkaitzezko kaleidoskopioa, elurra, haizea eta natura bete-betean. Carros de Foc Pirinioetan zerutik jaitsi orduko aurkitzen den lehenengo gauza dela esan ohi du bertako jendeak.